castellano   |   euskara
NORTASUNA


Antolatzeko modu horizontala erabiltzen duena, ohiko sindikatuek ez bezala...

Burokrazia gutxikoa eta afiliazioaren parteharmena eta erabakian oinarritua dena. Hau da, oinarri sindikatua gara aktibismo boluntarioak mantenduta.

Ezker munduan parte hartzen duena eta onestasun, elkartasun, justizia soziala eta berdintasun baloreekin arduratua dagoena -eta, batez ere, gure gizartearen lagun kaltetuenekin sentsibilizatua-.

Gure interesak eta eskubideak defenditzeko, mobilizazioan eta parteharmenean oinarritzen diren jarrerak baloratzen duena, hori bai, bizi garen errealitatea ahaztu gabe.

Beste sindikatu eta gizarte kolektiboekiko lankidetza nahitaezkotzat jotzen duena, bizi garen errealitate soziala aldatu nahi badugu.

Anitza bere osaketan, non sentsibilitate ezberdineko lagunak bizi garen. Gure gizartearen konplexutasuna argi eta garbi hautematen duena bertan dauden identitate ezberdinekin adeitsua delarik.

Ideietan eta erabakietan askea. Gure afiliazioen kuotekin ia bakarrik funzionatzen dugu, instituzio edota patronalen aurreko hipotekarik gabe. Adibide bat jartzeagatik: dirulaguntzagatik jasotzen duguna ez da %5era ailegatzen.

Pertsona guztien giza eskubideen errespetuaren aldekoa; helburu politikoak lortzeko biolentzia erabiltzearen kontrakoa eta bake-kulturaren aldekoa.
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES