NONDIK GATOZ?
Gaur SOLIDARI dena, frankismoaren amaierako sindikalismoa birsortu zuten lagunen taldekatzetik dator. Zutabe hau beste esperientzia sindikaletik etorritako pertsonekin indartu egin zen eta, 1985ean, ESK-CUIS (Ezker Sindikalaren Koordinakundea – Coordinadora Unitaria de Izquierda Sindical) izen pean koordinatu ziren.
1998ean, ESK-CUIS eta CCOOren Ezker Sindikalaren arteko baterakuntza gertatu zen ESK (Ezker Sindikalaren Konbergentzia, Convergencia de la Izquierda Sindical) sindikatua sortuz.
Hamabi urte pasa eta gero, antolakuntza eta alderdi autonomiari buruzko ezadostasunengatik, ESKtik bereiztea adostu genuen ESKn mantendu direnek eta SOLIDARI kolektibo berrian lan sozio-sindikala jarraitzen dugunok.