Afiliatuek dituzten eskubideen artean
-sindikatuaren egitura guztietan parte hartzekoarenaz gain- laguntza juridikoa, aholkularitza sindikala eta elkartasun-kutxa daude.
Aholkularitza sindikalak len erlazioei eragiten dieten gai nagusiak barne hartzen ditu.
Laguntza juridikoa dohainikoa da afiliatu guztientzat sei hilabete afiliatua izanez geroztik. Prokuradoreen zerbitzuak edota adituen probak behar izatekotan horren minutak afiliatuek ordainduko dituzte.
Elkartasun kutxa sortu dugun erreminta da greba sindikaletan parte hartzen duen afiliazioari sindikatu barruan laguntza kolektiboa ematearren, greba egun batzuk pasa eta gero oinarrizko diru-sarrera emanez. Afiliazioaren kuotaren portzentaje batekin finantzatzen da.
KIDE EGITEA: Afiliatzeko gure egoitzetara etorri behar duzu ondoko datuak emanez:
Izen eta abizenak, helbidea, herria eta posta kodea, kontaktuan jartzeko telefonoak, jaio data, lan egiten duzun enpresa eta
sektorea eta zure banku edo kutxaren zenbakia.