BUSTI ZAITEZ SINDIKALGINTZAN
Garbi dago sindikalgintza botere ekonomiko eta eskuin politikoaren begi-puntuan dagoela (azken bolada honetan Europan ikus daitekeen bezala). Sindikal mundua ezkerraren oinarria eta Ongizate Estatuarekin buka- tu nahi duten politiken galga da.
Askatasun sindikalak eta sindikatuen jarduera - enpresarien izugarrizko boterearen kon- trapisua izanik- sistema demokratiko ororen funtsezko zutabeak dira. Sindikaturik ez egoteak eskubide zein askatasun sozial eta laboralen atzerapena suposatuko luke, munduko leku askotan jada gertatzen den bezala.
SOLIDARI aipatutako eskubideen alde lan egiten duen sindikal munduaren partaide da, mundu beharrezkoa baina zeinean sindikalgintza ez egokia ere gertatzen den (oinarriaren parteharmen eskasa, gardentasun falta, menpekotasun ekonomikoa...).
Gu, ordea, denen ekintzak eta parteharmena sindikalgintzaren gakoak direlakoan gaude. Horregatik, ordezkaritza sindikal libreak -hau da, lantegi baten lagunek haien ordezkeriak hautatzeko moduak- balore handia dauka.
Eskubide hori, langile kopurua gutxienez 6 denean erabil daiteke, ordezkari sindikalei nolabaiteko babesa ere ematen dielarik.
Hori guztiarengatik parte-hartzera animatu nahi zaituztegu, hala sindikatuetan -afiliatuz- nola hauteskunde sindikaletan ere.
Gure ikuspuntuarekin bat bazatoz, eta guk bezala pertsonak gakoa direla uste baduzu, afiliatzeko eta gure sindikatuarekin hau- tezkunde sindikaletan aurkezteko ateak irekiak dituzu.