castellano   |   euskara
BSH-en Mobilizazioak


BSH-en Mobilizazioak

                  B/S/H/ KO LANGILEOK HITZARMEN DUINAREN ALDE

    BSH Ezkirotz-ko langileok dena ematen ari gara lan hitzarmen berriaren negoziaketan. Enpresak belaunali ezberdinek lortutako funtsezko lan baldintza guztiak (soldatak, zortzi orduko lanaldiak, emplegua batipat) murriztu nahi ditu hurrengo lan hitzarmen berriarekin eta guk mantendu nahi ditugu orain dauzkagun oinarriak arlo hauetan.

Horretarako mobilizatu gara. Azken hilabetea konzentrazioekin, greba egunekin daramagu eta gaur hona  etorri gara, gaztelu plazara, gure haserrea kalera eramateko eta jendeak ikus dezan gure borroka, azken finean gaur egungo gizarte haundi baten borroka baita.

Gaur gure funtsezko lan baldintzak arriskuan ikusten ditugulako etorri gara hona.Gaur  ez bagara mugitzen bihar posible da gure lanpostuak arriskuan edukitzea.

•    Ez dugu gure Kontsumorako Prezioen Indizea gure soldatatik bereizi nahi, enpresak urtez urte etekin ikaragarriak edukitzen dituelako. Iaz, BSH Españak , 72 miloi euro edo ta 1200 miloi pzta eskuratu zituen.
•    Ez diogu uko egin nahi gure 8horduko lanaldiari, gure oporrei edo ta asteburuei, malgutasun tresna erabilgarriak ditugulako, eta urtez urte produktiboagoak garelako.
•    Ez ditugu empleguaren inguruan mehatsuak izan nahi lantegian azpi-kontratazio altua dagoen artean, edo ta empresak mahai gainean behin behinekotasun kontratuen inguruan anbizio haundiko planteamenduak utzi dituen bitartean.

Ez al da nahiko urtez urte kalitatea hobetzea, absentismoa murriztea,  geroz eta balio haundiko hotzgailuak  egitea, 72 miloi eurotako etekinak edukitzea, orain dauzkagun lan baldintzak zihurtatzeko?

Lantegi honen lehiakortasuna ez da gure lan baldintzen arabera neurtzen. Langileok enpresari eskatzen dioguna da kanpoan ematen duen itxura arduratsua eta jasangarria,barruan  gurekin edukitzea.
Gure empresaren egoeraren errealitatean oinarrituta  lan baldintzak eta emplegua  zihurtatu nahi ditugu Lan hitzarmen berri honekin. Lan Hitzarmen duina lortu nahi dugu.


BSH Ezkirotz ko empresa batzordeak UGT, Solidari, LAB, CCOO, ATISS, CIO

Iruña 2.011 ekaina 30.


mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES