Joan Rosell (CEOE), Emilio Botín (Santander) eta Cesar Alierta (Telefónica) buru diren enpresari talde hautatu baten aurrean, Rodriguez Zapaterok finkotasunez baieztatzen zuen “akordiorekin edo akordiorik gabe” bere gobernuak pentsioen erreforma aurrera eramango duela. Eta dagokion lege proiektua baiesteko azken eguna jarri zuen: urtarrilaren 28a.
Pasa den ekainean baiestutako lan erreformarekin batera, zeinak kaleratzea errazten eta merkatzen duena enpresarien boterea handituz, pentsioen erreformak hamarkada askoren zehar lortutako gizarte eskubideen egundoko atzerapena suposatzen du. Besteak beste erreforma honek ondokoa planteatzen du:
• Jubilatzeko adina luzatu 65 urtetik 67 urte arte.
• Kalkulatzeko aldia handitu 15 urtetik 25 urte arte.
• %100a kobratzeko behar diren urteak handiagotu.
• Hoberenean jarrita, erreformak bi urte gehiago lan egin eta pentsioa bi urte gutxiago kobratu (%10a inguru gutxiago) ekarriko du. Kalkulatzeko sistema aldatzean datozen pentsioak %10-15 inguru baxuagoak izango dira 67 urte arte aguantatzen direnentzat.
• 65 urterekin edo lehenago jubilatu beharko direnentzat -langabezian egoteagatik edo osasun arazoengatik- pentsioaren murrizpena oraindik handiagoa izango da -%20 eta 30 artean- eskuz eta gutxien baloratutako lanak egiten dituzten beheko mailakoei, batez ere, eragingo dielarik, bizi itxaropena goi klasekoena baino 10 urte gutxiagokoa dutenei hain zuzen.
• Laburbilduz: murrizketa basatia, urte batzuetan zehar pixkanaka-pixkanaka ezarriz leundu nahi dutena.
Injustua bezain ez beharrezkoa den erreformaz ari gara. Faltsua da murrizketak beharrezkoak direla pentsioen sistema publikoa bermatzeko, Banku mundialak, Europako Komisioak edo bankak ordaindutako ‘aditu’ batzuk dioten bezala. Helburua bestelakoa da: pentsio publikoak eta enpresen kotizazio sozialak murriztea eta pentsio-funtsa pribatuak bultzatzea, zeren hauek finantza-kapitalerako negozio handia suposatzen baitute (bankuen eta funtsa horien kudeatzaileen komisioak pilatutako kapitalaren %40a izatera ailegatzen dira).
Pentsio-funtsa pribatuetan ez bezala non 2008an bere balorearen %18,3a galdu zuten eta porrota arriskuan dauden -EEBBetako 31 funtsa handienak porrot egiteko zorian daude-, Espainia estatuaren pentsioen sistema publikoak superabita dauka eta duen 70.000€ko erreserbarekin 2035 urte arte lasaitasunez egin diezaioke aurre etorkizunari. Ordurako ziur aski gertatuko den aberastasunaren handiagotzeari esker aberastasun horren zati batekin pentsio publikoak bermatu ahalko da edo zergak igoz kotizatzen dutenak edo kotizazioak berak gutxiegi badira. Zergatik pentsio-sistema publikoak autofinantzatu behar du? Zergatik beraren zati bat ezin da finantzatu zergen bidez, hezkuntza eta osasunbidearekin egiten den bezala? Justuena eta egokiena litzateke: aberastasuna eta lana banatzea eta pentsio publiko duinak bermatu. Horretarako abagune egon badago, zeren eta Espainiako zerga-presioa eta pentsioetarako gastuen portzentajea EBkoaren (15) bataz bestekoak baino askoz baxuagoak dira.
Dena den, bere gutizia eta espekulazio-operazioekin krisia sortu zuen finantza-kapitalak (“merkatuak”) gobernuak presionatzera eta errezeta ekonomikoak ezartzera ausartzen da, langile klaseak txirotuz klase boteretsuak aberasten direlarik. Eta Europako gobernuek, kontserbadoreek zein sozialdemokratek, men egiten diote gustura botere ekonomikoek diotenari.
Panorama tristagarria da, murrizpenak basatiak dira eta orain arteko hiritargoaren erantzuna nahiko eskasa. Sindikatuek ez dugu eman eta ez dugu ematen egoerak exijitzen duena, hau da, batuak eta sendotasunez erantzutea. Denok dugu erantzukizun zati bat nahiz eta handiagoa da ordezkaritza handiago duten sindikatuena. Ulertezina da UGTk eta CCOOek gobernuarekin eta patronalarekin negoziatzen jarraitzea eta behar den erantzuna behin eta berriro geroratzea. “Merkatuen”, Europako instituzioen eta gobernuaren beraren presioen aurrean ezer onik ezin da atera “dialogo sozialeko mahaitik” sindikatuen presiorik gabe.
HASERRE GAITEZEN! Bada garaia irmotasunez erantzuteko, duda-mudatan ibili gabe, zeren eta porrotik latzena borrokatu gabe estea da. SOLIDARIk bat egiten du urtarrilaren 27rako ELA, LAB, STEE/EILAS eta EHNE sindikatuek deitu duten greba orokorrarekin eta gure afiliazioa eta, oro har, langile guztiak berean parte hartzera animatzen ditugu.
Kontzienteak gara erantzuna mugatua eta partziala izango dela, hala deiaren eremuarengatik (euskadi eta nafarroa) nola banatze sindikalarengatik, baina itxaropentsuak gara urrun ez dagoen etorkizunean sindikatu guztiek bat egingo dugula deia baterakoia eta masibo batean, egoeraren larritasunak eskatzen duena, hain zuzen. Norabide horretan gurea emateko prest egongo gara beti.
Iruña, 2011ko urtarrilaren 17a
SOLIDARI sindikatuaren Probintzia-komisioa