Krisian sartu, kapitalismo harrapatzaile eta espekulatiboaren ondorioz sartu ginen. Dena den, krisi horretatik ateratzeko neurri guztiak diru publikoarekin kapitalismo hori indartzera bideratuak izan dira, mehatxatzaileagoa, espekulatiboagoa, harrapakariagoa bilakatu dutelarik.
Finantza-erakundeei diru publikoa eman zitzaienetik justifikaziorik gabeko ERE delako asko gertatu dira, hala nola, langabezien kopurua 4 miloi eta erdira ailegatzea, enegarren Lan Erreforma, murrizpen fiskalak, pribatizazioak, pentsio sistemaren modifikazioa… Dena jada ikusita: krisiaren ondorioak ahulenen eta txiroenenen gainean beti kokatzen dira.
426 €ko laguntza iraupen luzeko langabeei kentzeak (langabeziak epe laburrean konponketarik ez duela esaten dutenean eta langabe horien %40a diru-sartzerik ez duen familietakoa denean) ondoko hau adierazten du: politika ekonomiko osoaren krudeltasuna, etekinekiko muturrerainoko menpekotasuna, honetan bakarrik ez direla geldituko baizik eta lan baldintzak okertzeari, gizarte-prestazioen murrizteari eta zerbitzu publikoen pribatizazioari ekiten jarraituko dutela. Eta hori guztia, ez krisitik ateratzeko, bertan gehiago hondoratzeko baizik.
Neurri hauek suposatzen duten gerra aitorpenaren bezalako gizarte erreakzio-erantzuna behar dugu. Izandako greba lotsatiak, erdipurdiko deiekin eginak eta jarraitasunik gabekoak baino sendoagoa eta gogorragoa den mobilizazioa hain zuzen. Mobilizazioa zeinak politika ekonomiko osoari aurre egiten dion, 5 miloi langabezien egoera bere helburuen gune bilakatzen duen, lan baldintzak eta lorpen sozialak defenditzen dituen eta errekurtsoen eta lan banaketa exijitzen dituen.
Gaur eta hemen, langileen eta gehiengo sozialaren jarrera aldaketa ekarri, egoera honen aurkako gure arbuiapena adierazi eta banaketa, berdintasun eta justizia lortzeko neurriak hartzera behartuko dituen mobilizazio hori eskatzeko eta bultzatzeko bildu gara,.
Krisitik ateratzeko inposatzen zaizkigun neurriek, guri inposatzen utzi ditugunek, gogorragoa eta injustuagoa den gizarte batera garamatzate, denok biktima izango garen arte. Gaurko egoera injustuenak geldiaraztea hauek larriagotzen eta zabaltzen joango ez direlako bermea da eta banaketaren aldeko exijentzia (banatzeko gure aurre jarrera sartuz) hori lortzeko bide bakarra da.