Hamar hilabete igaro ondoren, Iruñerriko Zerbitzuen (Iruñerriko Mankomunitatean zerbitzuak gauzatzen dituen enpresa) Hitzarmen Kolektiboa erabat blokeaturik dago. Gainera, administrazio publikoetako langile funtzionarioei ezarritako soldaten murrizketa ere hor dago. Polemika hau bere garaian salatu genuen, plantilla hau ez baita inongo administraziotako funtzionario taldea.
SOLIDARIko arlo sindikalekook hausnarketa egin nahi dugu elkar ulertzeko bideen inguruan, bai batzordeko gainerakoekin bai zuzendaritzarekin.
Hitzarmen sozialago bat negoziatzen saiatu gara, gogoan izanik beti eros ahalmena galtzearen alderdia eta horma bat aurkitu dugu aurrean. Gauzak honela, gatazka honi ez diogu irtenbiderik ikusten, epe laburrean behintzat.
Soldata murriztu nahi digute, aldizkakoak kendu, azpi-kontratazioa areagotu (horrek dakarrenarekin) krisi ekonomiko izugarrian omen gaude eta. Bien bitartean, Iruñerriko Mankomunitatearen lehendakaritzari aholkulariak ordaintzeko edota dietatarako eta bestelako alferrikako gastuetarako ez dago inolako krisirik.
SOLIDARIk txalotu egin nahi du langile askok orain arte egindakoa –Batzarrak eta elkarretaratzeak Mankomunitatearen zuzendaritzaren aurrean- bidezko hitzarmena eskatzeko. Hurrengo hiletan parte hartze honek jarraitzea eta gora egitea gustatuko litzaiguke. Ez dezakegu alde batera utzi gure gizarteak bizi duen krisi ekonomiko eta sozial larria, baina hala ere, gure arazoei konponbidea emateko, ondoko helburuak jasoko dituen epe ertaineko Hitzarmena behar dugu. Bertan gure sindikatuaren lehentasunak honakoak dira:
- Aldizkakotasuna ezereztea, erabat edo partzialki.
- Azpi-kontratazioari ez.
- Erabateko gardentasuna promozio gaiei dagokien guztian.
- Eros ahalmena galtzeari ez
- Euskararen normalizazioa