castellano   |   euskara
Solidariren argitalpen digitala


Solidariren argitalpen digitala

Esan beharrik ez dago, Solidarik ezin diola huts egin argitalpen digital bat abian jartzea suposatzen duen erronkari, izan ere, gure gizartean zerbaitek garrantzia baldin badu honako hauek baitute, informazioak alde batetik, eta informazio hori  zabaltzeko erabiltzen ditugun bitartekoek, bestetik. Eta, zer esanik ez, une honetan teknologia berriek ezbairik gabeko papera dute horretan.

Arazo korapilatsuen eta mezu errazegien garaian bizi gara. Sinplifikatzea egia ez esateko modu bat da, arazo batean interesekoa dugun alderdia bakarrik aztertzekoa. Sakonean, komunikabide nagusienen aukera ideologikoak diren estereotipo faltsu eta interesatuen bidez bonbardatzen gaituzte gau eta egun etengabe: Langabezia lan merkatuaren ondorio da; produktibitatea hobetzeko lan gehiago egin eta gutxiago kobratu egin behar da; Erretiroa ziurtatzeko geroago jubilatu behar da... Egun gure gizarteak bizi duen debatean, ez estatu mailan bakarrik, baita Europakoan ere, gehiegi  sinplifikatzen dute eta beti interes zehatz batzuen alde. Ongi etorriko zaigu bada, informazio zehatzagoaren atzetik ibiltzea, nahiz eta zaila izan, errealitatearen alderdi gehienak aztertzen saiatuko den informazioaren atzetik ibiltzea, alegia. Ispilu honetan  begiratu beharko diogu geure buruari.

Botere ekonomikoek beren onurei eusteko zein estrategia indartsuak diseinatzen dituzten ikusten dugunean eta aztoraturik ohartzen garenean horien kaltetu nagusiak zein diren, botere politiko eta sozialen ezinaren aurrean, ondorioak ez du zalantzatarako aukera handirik ematen: Ustez gogor finkaturik zeuden demokraziaren habeak arriskuan daude, eta edozein erakunde politiko zein sozialenganako mesfidantza latza nagusitzen da gizartearen gehiengoan. Habe horietako bat izan da sindikalgintza, eta bere akats eta gabezia guztiekin, eta zenbait aldetatik gupida gabe erasotzen bazaio ere, beharrezko tresna izaten jarraitzen du ahulenen eskubideak defendatzeko. Gure tribuna txiki honetatik eta, gure irizpideei leial izanik, ahulenen defentsa tinkoa eginez, alegia, langileen mugimenduaren defentsaren alde jarriko dugu gure gari alea, haren jatorrietatik ezin urrunago dauden jarrera eta portaerak kritikatuz bidegabe erasotzen baitzaio, maiz. Eta saiatuko gara kontzientzia kritiko eta elkartasunezkoak sortzen. Zuen esku dago.

Horregatik guztiagatik eskuratu dugu bitarteko apal hau, www.solidari.es webgunea, eta gizarte sareetan agertzea lortu. Zuei erabilgarriak suertatzea espero dugu.




mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES