Osasun publikoa, unibertsala, dohakoa erabiltzeko unean eta kalitatezkoa, beti izan da Ongizate Estatuaren oinarrizko elementu bat, eta gainera gizartearen barnean elkartasuna eta ekitatea ziurtatzeko oinarri berebizikoa da, zeren osasuntsuen eta ahalmen ekonomiko gehien duten pertsonen ahalegina suposatzen baitu, guttien eta gaixoen daudenen onurako.
Azken urte hauetan, eskuinaren eta neoliberalismoaren oldartze bortitz eta orokorra ikusten ari gara Osasun Sistema Publikoak deuseztatzeko eta guttiesteko hain zuzen: osasun sistema publiko hauek pribatizatu nahi dute, negozio egiteko asmotan.
Politika hauen kontra, honako osasun hau nahi dugu:
PUBLIKOA, eta horrexengatik beraren pribatizaziaoren kontra gaude, guztion dirua OPUSeko Klinika Unibersitaria delakoari eta bertze klinika pribatuei eman diezaieten nahi ez dugulako.
UNIBERTSALA, eta horrexengatik 16/2012 lege Dekretuaren kontra gaude, paperikn gabeko etorkinei eta kotizatu gabe dauden 26 urte goragoko gazteei osasun arreta murrizten dielako
DOHAKOA, eta horrexengatik medikamentuen berrordaintzearen kontra gaude, pentsionistentzat eta gaixorik daudenentzat benetako zerga bat delako.
KALITATEZKOA, eta horrexengatik langilegoaren murrizketen kontra eta herri ttikietan Larrialdei zerbitzuaren desagerpenaren kontra gaude.
BERDINA PERTSONA GUZTIENTZAT, eta ez, Gobernuak proposatzen duen bezala, jardunean dauden
langileentzako sistyema pribnatu mutual batekin (baliabide guztiekin) eta deskapitalizatutatko sistema publiko batekin lan egiten ez dutenentzat (haurrak, hirugarren adinekoak, langabeak)
Oraindik ere, mundu guztrian hoberenen artean baloratuta dagoen Osasun Sistema hau salbatzeko garaian gara: bere zerbitzuen kalitateagatik, eta bere izaera unibertsal, dohakoa eta solidarioagatik. Horrexengatik, dei berezi bat egiten diegu bai hiritar guztiei eta osasunaren profesionalei bere defentsan mobilizatzeko.
Ezin dugu amore eman, gure Osasun Publikoa gutti batzuen onurako negozio bat bihur ez dadin, guztion osasunaren kaltean.
Puntu hauekin ados bazaude, etorri Carlos III kaletik (Jauregi aurretik) abiatuko
den MANIFESTAZIORA, ekainak 9., arratsaldeko 18etan