castellano   |   euskara
M-29: GREBA SOILA BAINO GEHIAGO.


M-29: GREBA SOILA BAINO GEHIAGO.
Orain deituriko Greba honek baditu beste deialdi batzuetatik ezberdin antza egiten duten zenbait ezaugarri. Hasteko, aipatu beharra dago, greba orokorrak bultzatzerakoan, urte askoan izandako zatiketaren ondotik, oraingoan deialdi bateratua dugula. Solidarikook  ezin hobeki hartu dugu bategite hau, izan ere, Erreformak dakarzkigun lorpen eta eskubideen espoliazioaren aurrean, ulertzeko zailak izanen bailirateke zatiketa eszenatokiak, nahiz eta planteamendu sindikalen arteko ezberdintasunak ezin zilegiago eta sakonak izan.

Ez gaitezke inozoak izan: Egun aurrean daukaguna, lan-harremanen iraulketa bortitza da, enpresarien munduaren aldekoa, jakina, eta iraganean lan munduari edozein bidegabekeriaren aurrean bere duintasuna defendatzeko balio izan dioten baliabideak, antolakuntzakoak zein legalak, ezerezean utzi nahi dituzte.

Eta neurriz gain harritzen gaituena ez dira hainbeste proposatzen dituzten neurriak, latzak izanik ere,  neurriek baino gehiago harritzen gaituzte, horien alde agertzen dituzten argudioek eta eskuin sozialak eta haren botere mediatikoak nolako nagusikeriaz ari diren defendatzen horien beharra. Atzerakada galanta eman dugu, nonbait ere, sindikatuek, gizarte erakundeek eta ezkerrak orokorrean; horren jarrera bidegabeen eta herritarren gogoaren aurkakoek, biztanleriako zenbait eremutan, txalorik ez baina, nolabaiteko etsi hartzea behintzat eskuratzeko, egoera honetatik ateratzeko saihestu  ezinak direlakoan.
Garai honetan inork ez du sinesten Lan Erreformak lanposturik sortuko duenik edota langileen egoerak hobera eginen duenik. Areago, atzeraldi ekonomikoa eta, beraz, langabezia handiagoa, murrizketa gehiago, pobrezia handiagoa… neurri horien ondorio logikoa dira: Prestatzen ari diren bezalako doitze fiskalak edo gastu publikoari eutsi behar  bortitz horrek hondamendi sozialera garamatza zuzen-zuzenean.

Greba orokor honek erakustaldi masiboa eta oldarkorra izan behar du, bai PP-ko Gobernuari, bai enpresariei, zein Europan neurri hauek txalotu eta bultzatzen dituztenei argi uzteko, langile klaseek ez diegula politika antisozial hauei men eginen eta ez dugula, inola ere, onartuko bankuek eta finantza handiek, krisia deituriko horren guztiaren arduradunek, klase behartsuenen bizkarretan uztea beren gehiegikerien ondorioak. Mobilizazio honen emaitzak gauza asko eragin dezake. Eta, agian, beharrezkoena honakoa izan daiteke, oraindik ere gogorrago esplotatu nahi duten gure gazteriaren sumindura esnaraztea. Ea urrats sendo bat ematen dugun egungo norabidearen aurkakoan alderdi askotan. Solidarikook eginahal guztiak eginen ditugu hala gerta dadin.




mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES