Haien oroipenean. Oroipen historikoaren aldeko ekitaldia Sartagudan
Datorren asteazkenean, apirilak 6, ekitaldi berezi bat antolatu nahi dugu Solidarikoek.
Oroipen Historikoaren aldeko egin diren azken urteko lanak ezagutu nahi ditugu hurbil, hala nola gorpuak aurkitzeko egin direnak ere. Ez dugu ahaztu behar, honi dagokionez, 3.200 lagun baino gehiago fusilatuak izan zirela Nafarroan, haietariko asko ehortzita izan gabe gaur egun arte.
Halaber, langileen eskubideak eta demokrazia defenditzeagatik krudelki erailak izan ziren pertsona horiei -zeinen arteko batzuk sindikalistak ziren- omenaldi xumea egin nahi diegu.
Horregatik, denontzat irekiak dauden ekitaldiz beteriko goiza antolatu dugu Sartagudan, Nafarroako oroipen historikoaren hiriburua, Hauek izango dira ekitaldiak. Apirilak 6:
10,30etan: Ekitaldia Kultur Etxean. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartea, Alargunen Herriko Elkartea eta José Ramón Martínez, Sartagudako alkatea egongo dira.
Oroimen Parkerainoko ibilbidea, 12:00etan omenaldia eta geroko bisitaldi gidatua.
Jardunaldia bukatzeko, herri-bazkari errepublikarra dastatuko dugu.
Ekitaldia interesatzen bazaizu jar zaitez kontaktuan sindikatuaren egoitzekin.