castellano   |   euskara
Gizarte eta Lan arazoen IV jardunaldia


Gizarte eta Lan arazoen IV jardunaldia

LANA ETA GIZARTEAREN INGURUKO IV JARDUNALDIAK

urtarrilaren 20an eta 21ean

IRUÑEA ETA TUTERA 


Krisi honen arduradunek, autokritika egin eta birformulazio baterantz jo beharrean, kolpe bat emanez erantzun diote krak ekonomikoari, hemen, Europan, eraikitzea hainbeste kosta zaigun Ongizatearen Estatuari eraso zuzena eginez.

Espekulazio finantzarioaren aurrean inolako neurririk ez hartzeak lagunduta, psikosi eta shock egoera sortzen ari dira, helburu argiak dituen shock egoera, biztanle gehienen lan eskubideak urratu eta ezinbestekoa den gastu soziala murriztea helburu dituena, hain zuzen.     


Esan beharra dago, biztanle horiek, kontsumoa erraza, maiz irrazionala eta zoramenezkoa izan deneko garaiak bizi izan dituztela. Garai horiek, adreiluan oinarrituriko Espainiako hazkundearen porrotaren ondotik, egiaren jabe direnen eta zorpetutakoen artean zatikaturiko jendartea ekarri digute, eta azken talde hori da, zalantzarik gabe, enplegu faltak edo honen kalitate eskasak sorturiko Gizarte Krisia  gogorren pairatzen ari dena; hori guztia, pobrezia erlatiboaren mailaren azpitik eta etengabeko krisian bizi diren biztanleen % 20 ahaztu gabe.    


Botere ekonomikoen presioa eta zinismoa ikaragarriak dira; garai honetantxe bada, inoiz baino beharrezkoagoa da Europako sindikalgintzaren iratzartzea, XXI.  mendeko lehenbiziko heren honetan ongi finkatua behar dugun Ezker Sozial horretako kide eta laguntzaile.


Horregatik guztiagatik, Lana eta Gizartearen inguruko aurreko Jardunaldiak antolatu ditugunok, bizi dugun garaiaren inguruko hausnarketarako gunea sortu nahi izan dugu, berriz ere. Aldi berean, SOLIDARI, sindikatu berria publikoki aurkeztuko dugu, Ezker Sozial eta  Sindikal ezinbesteko horretan laguntzaile izan nahi duen harri-koskorra.


Zure ineteresekoa izanen delakoan.





TUTERA, urtarrilak 20, osteguna. Rúa Zentro Zibikoa         


· 19:30ean: HARRERA ETA SOLIDARI SINDIKATUAREN AURKEZPENA.


“LA REFORMA DEL SISTEMA DE PENSIONES” LIBURUAREN AURKEZPENA. Egileak: Antonio Antón (koordinatzailea), Vicenç Navarro,  Alberto Garzón, José Luis Monereo, Rafael Muñoz de Bustillo,  María Pazos eta Juan Torres.


Gobernuak proposatu duen pentsio sistemaren erreforma, sozialki bidegabeak eta ekonomikoki beharrezkoak ez diren neurriak hartuta; oraindik larriagoa dena, derrigorrezko erretiro adina atzeratzea. Proiektu honek aurrera egiten badu, pentsio publikoak eta gizarte babesa nabarmen murriztea ekarriko du. Erreforma honen norainokoak zabalik daude oraindik, eta gizarte eztabaida eta herritarren ekimena oinarrizkoak izanen dira haren etorkizuna zehazteko. Testu-inguru honetan dago kokatua liburu hau, eta pentsio sistemaren ezaugarrien, bilakaeraren eta erreforma proposamenen inguruan, Ekonomian, Zuzenbidean eta Soziologian aditu zorrotzek egindako ikerketak dakarzkigu.


Gure artean izanen dugu lanaren koordinatzaile, Antonio Antón, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Soziologia irakasle eta Gazteria, Sindikalgintza eta Ongizate Estatua gaien inguruko zenbait libururen egilea.



IRUNEA, urtarrilak 21, ostirala. Caldereria aretoa – Hizkuntz Eskola.  

        

· 17:00etan: HARRERA ETA SOLIDARI SINDIKATUAREN AURKEZPENA


· 17:30ean:  “LA REFORMA DEL SISTEMA DE PENSIONES” LIBURUAREN AURKEZPENA. Gure artean izanen dugu lanaren koordinatzailea,  Antonio Antón. (Informazio gehiago nahi izanez gero, aurretik duzuen Tuterako ekitaldira jo) 


Otamena. 


· 17:30ean: HITZALDIA. “ZERBAIT  GAIZKI DABIL, NOLA EGIN AURRE, NONDIK HELDU EZ DUELA, GAINBEHERA DOAN MUNDU HONETAKO DESOREKEI?”


Noiz eta nola aterako gara krisi honetatik? Zer indar ahaltsuk garamatza porrot-zulo honetara? Zer paper dute ideologiek? Zein, presio talde ezin ahaltsuagoen interesek? Nolako mundua sortuko da egungo krisiaren ondotik? Galdera hauen inguruko hausnarketak egitea,   gertatzen ari dena ulertzeko irizpideak izatea eta horri aurre egiteko zer egin dezakegun jakitea izanen litzateke Ezker Sozialak une honetan eskain dezakeen aukerarik zuzenena eta interesgarriena.  Stiglitz-ek dioen bezala, “gainbehera goaz euskarririk ez dugula”, eta ez dirudi baliabide handirik dugunik hori moteltzeko. Hartzen ari diren neurri motak eta hartzeko moduak oinarri aski ditugu hausnarketa hauetarako. Zer egoeratan geratuko dira jendarteek justiziarekin, kohesioarekin eta ongizatearekin harturiko konpromisoak. Honek guztiak lehentasunezko arreta behar du.


Antonio Cano Orellanaren esku, Sevillako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko Irakasle, AREA ikerkuntza taldeko eta Acción en Red-eko  kide berau.





mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES