castellano   |   euskara
Lakarra Adinekoen Elkartea hasten ari da


Lakarra Adinekoen Elkartea hasten ari da
Lakarra Adinekoen Elkartea hasten ari da

Ezer baino lehen, gure agurrik beroena zuentzat. Lan bizitza bukatu edo bukatzear duzuenongana zuzentzen gara eskutitz honen bidez. Arrazoia hau da: etapa berri honetan lagungarri izan daitekeen Solidari sindikatuaren Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartea martxan jarri dugu.

Uda baino pixka lehenago, 30 lagun inguru bildu ginen eta iniziatiba hau aurrera eramatea erabaki genuen, gutariko talde bati itxura legala eman eta elkarteak izan litzakeen helburu batzuk finkatzeko enkargua eman geniolarik. Elkarte honek berezko nortasun juridikoa izango du eta, horretarako, Estatutuak prest eduki,  Elkarteen erregistroan inskribatu eta ordezkaritza organoak ere eduki beharko ditu. Hori guzti hori martxan dago jada, eta tramite horiek bukatu eta berehala informatuko zaituztegu.
Elkarteak badu izen bat: Lakarra Adinekoen Elkartea. Izena Ekainean izandako bilera batean proposatu egin zen eta honen arrazoia ia inork ez du zalantzarik izango. Nahiz eta hasiera batean bildu garenok Solidari-ko jubilatu eta pentsiodunak izan, sindikatuarekin zer ikusirik izan ez duen baina abentura berri honetan interesatuta egon daitekeen edonorekin kontatu nahiko genuke. 

Jubilazio egoera berri honetan suerta dakizkigukeen eskaerak edota beharrei erantzun ahal izatea da helburu garrantzitsuenetariko bat, dakigun eta ahal dugunaren arabera, noski. Dakizuenez, erronka berria da gutariko guztiontzat eta nork bere ahaleginik onenak jarriko dituen arren, zerbait konpartitzea ongi legokeelakoan gaude, batez ere, gehienoi tokatu zaigun lan-bizitza bortitza pasa eta gero.
Komunikatzeko bide egonkorra izateko, erlazio eremuak ezartzeko, informatzeko edo laguntza zein aholkuak emateko…ez al du horrelako zerbaitek merezi?

Hasteko, ostegunero goizean, Estafeta kaleko, 61, 2. esk.ean, plantea dezakezuen edozer eskaera, informazioa eta abarretarako zerbitzua egongo da.


mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES