GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
SOLIDARIK laguntza eman zion Giza Eskubideen egunari eta ekitaldietan ere parte hartu zuen.
Zehazki, Iruñean, Coordinadora de Inmigrantes de Navarra, Amnistía Internacional (AI), Haldy Fotty, IPES eta Papeles Denontzat delakoek Giza Eskubide eta Migrazioen VI Asteko ekitaldiak antolatu zituzten. Sinadurak bildu ziren arriskuan dauden Tunis, Ganbia, Txina, Errumania eta Guatemalako bost lagun eta komunitateen Giza Eskubideen babesa exijitzeko.