castellano   |   euskara
Gora Maiatzaren Lehena! Luchar por una vida digna


Gora Maiatzaren Lehena! Luchar por una vida digna

MAIATZAREN LEHENA � Bizimodu duinaren alde borrokan

Bazterketaren eta garapen sozialaren inguruko FOESSAren VII. Txostenak dakartzan datuak suntsitzaileak dira: �Bazterturiko biztanleria Espainian %25ekoa da, jada, eta arazoak 11.746.000 laguni baino gehiagori eragiten dio. Horietatik 5 milioi bazterketa larrian  daude. Baztertutako 11.746.000 horietatik  % 77,1 enplegurik gabe daude, % 61,7  etxebizitzarik gabe eta %46 osasun zerbitzurik gabe�. Argi dago langabeziak bazterketa sozial eta pobrezia itzelak eragiten dituela. Eta egoera honi ez dio laguntza handirik ematen, egun, 10etik 4 langabetuk inolako diru-laguntza motarik ez jasotzeak.

Prekarietate, bazterketa eta gizartetik kanpo uzteen mundu hau handitzen ari da gure gizarteetan. Jada, ez daiteke esan krisiaren kontua dela, gure artean gelditzeko etorri baita. Horixe nahi zuten PSOE eta PPren  Lan Erreformek. Sindikatuok maila eman al dugu? Lan-kondizio eskasak dituzten  Langileen Klasearen  izaera sortu behar ote dugu? Bestelako Sindikalismoren bat? Lan Kondizio Eskaseko Langileen  lan eta gizarte harremanak berregin behar ote ditugu, parte-hartze, komunikazio eta lan-eskubideen defentsarako modu berrien bidez, langile guztiok eskubide berak izan ditzagun, ari garen tokian ari garela ere, lantegian, zereginetan edota sindikatuan?

Lan nekeza, baina ezinbestekoa. Larrialdi sozialeko egoera da, izan ere, hainbeste jenderi eragiten dionez, hainbeste familia hil ala biziko ezegonkortasun horretan bizi denez, halako aldizkakotasuna dagoenez, halako baldintza eskasia, halako porrot sentsazioa, halako gizarte-ongieza.. zentzu betea hartzen du bizimodu duinaren alde borroka egiteak.

Horrela bada, amildegiaren ertzean, jendeak onartu egiten ditu gutxieneko baldintzak ez dituzten lanak ere: ordu pila, mini-soldatak, lan eta gizarte eskubideen inolako onarpenik eza, zenbaitetan eskubide horiek dituzten lantegiko beste langile batzuen ondoan. Langileak lotzen gaituen ezberdintasun eta segurtasun falta honek gure Eskubideen aldeko Borrokaren aurka jotzen du. Zenbait sindikaturi kaleratze pila ekarri digu horrek. Duintasunari eusteagatik ordaindutakoa latza izan da. 

Eta azken 2 Lan Erreformek zer ekarri digute? Enpresariari botere handiagoa eman diote eta langileen eta horien ordezkarien egoera ahuldu egin dute. Arazoak aztertzerakoan bidea taldean egin ordez, bakarkakotasunaren alde egiten dute, eta horrek kalte egiten digu guri. Eta lan-kondizio urriek ere ahuldu egin dute borroka lan-munduan. Honi gehitzen badiogu hainbeste EEE sinatu izana.., horrek guztiak sindikatuen zilegitasun galera gogorra ekarri du. Ez dugu horrelako erasoek merezi zuten maila eman eta egoerarik ahulenean daudenek ez dituzte sindikatuak lan-eskubide eta eskubide zibilen aldeko borrokarako tresna gisa sumatzen.

Bestelako zailtasun batzuk
*Testuingurua.-  Aurrekoari Europako testuinguruak ekarritako zailtasunak gehitu behar dizkiogu. Europako erakundeek, goitik behera enpresa eta finantziazio talde handien menpe, austeritate eta murrizketa politikak ezarri dituzte, ekonomia lege edo zuzentarau erantzunezinak balira bezala. Ez dago beste biderik, bestelako edozer hondamendia da, hondoratzea, errepikatzen dute isildu gabe hedabide eta pertsuasio-bide handiek. Lan Erreformen indargabetzeak, Ongizatearen Estatua (doitasuna bultzatzea helburu duen babes sozialeko sistemaz arduratzen den estatuaren atal hori) indartzeak edota sektore publikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko politikek, testuinguru hau apurtzeko erronka dute, pertsonen zerbitzurako bestelako ekonomia bat posible dela dioten beste proposamenen batzuen sinesgarritasuna kolokan jartzen duen horma ideologiko hori gainditzekoa, alegia.


*Batasuna.- Borroka eremu bateratuetan aritzea, lehentasunezko helburua behar luke izan. Batzuetan zaila da, ordea, zenbaiten motxilatan hipoteka handiak baitaude. Nola lehengoratu kalte handia egin digutela probatu duten politikak? Eta nola irun elkarrekin eremu hori, norberarenaren aurretik, eskuzabaltasunez hori jarriz? Sindikatuak erabilpen sozialeko entitateak izan gaitezen lan egin, desberdintasunak murrizteko eta lan kondizio kaskarreko langileen lan-eskubideen eta eskubide sindikalen alde lan egitea lehenetsi. Antolakuntza, parte-hartzea, salaketa, protesta, borroka.. eskaini.
www.solidari.es
 
C/Estafeta 61-2� dcha. Pamplona-Iru�a
948 220051




mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES