Joan den urriaren 16an, aldarrikapen ekitaldiak izan ziren zenbait herrialdetan, Milurteko Helburuak bete ditzaten eskatzeko eta planetako hainbat eskualdetan, hemen ere, geure gizartean, dagoen pobrezia egoera salatzeko.
Urrats garrantzitsuak egin badira ere, milurteko helburuen edukietan, konpromiso faltak eta egungo krisi egoerak bete-ezin bihurtzen dituzte helburu horiek, pobreziaren erauzte partziala eta gizarte aurrerapenak (hezkuntza, genero berdintasuna, ingurugiroa, osasungintza, haurren heriotza-tasa... etab.) lortzekoak, alegia.
Nafarroan, SOLIDARIk Iruñeko eta Tuterako ekitaldietan hartu zuen parte.