castellano   |   euskara
GIZARTE ETA LANERAKO V. JARDUNALDIA. Krisiaren eragina 2007-2011


GIZARTE ETA LANERAKO V. JARDUNALDIA. Krisiaren eragina 2007-2011
GIZARTE ETA LANERAKO V. JARDUNALDIA.
IRAILAREN 12an, 19:00etan.
CALDERERIA ARETOAN - IRUÑEKO HIZKUNTZA-ESKOLAKO BEHEALDEAN. 

Urtero bezala SOLIDARIk hausnartu eta eztabaidatzeko jardunaldi irekia antolatu du.
Ziklo bukaera,  aro aldaketa, eta eten gabeko eta interes berezien aldaketa bizitzen ari garen honetan, behar beharrezkoak dira hausnarketa eta eztabaida hauek. Orain arte ezagutu ditugunetatik garai ezberdina dugu hau, ez baitugu borrokatu behar gizarte neurri zehatz baten aurka; hainbeste kostata lortu ziren Ongizate Egoeraren oinarriak eta printzipioak   defendatu behar ditugu,  herrialde honetan inoiz ezagutu ez diren urraketak sufritzen ari baitira.

Arrazoi hauengatik, SOLIDARI ezker kolektiboak hemen aurkezten  dituen elkarguneak eta hausnarketarako bideak bultzatu nahi ditu eta baita datozen hilabeteetan ezinbestean egin beharko diren mobilizazio handiak ere; hauetan, datorkigunaren aurrean iritzi kritikoa eta parte hartzailea nahi baita. 
Zehazki GIZARTE ETA LANERAKO V. JARDUNALDIan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Honetan ezagutu nahi ditugu “Desberdintasuna, pobrezia eta gizarte-bazterketa Nafarroan – Krisiaren eragina 2007-2011  lehenengo txostena”-ren ondorioak. NUP-ek, Unesko Katedrak, Karitasek, pobrezia eta giza bazterketaren kontrako borroka sareak, Gurutze Gorriak, Gaztelanek eta Ilundain Fundazioak egindako lan ezin hobea.

Begoña Pérez Eransus izango dugu gurekin, NUP-eko Gizarte Langintzako Sailekoa, eta txosten horretako ondorioak egin dituena.

Jaso ezazue gure agurra. Zuen zain egonen gara

Oharra: Txostena honako estekan deskarga dezakezu.
http://www.eapn.es/ARCHIVO/documentos/recursos/5/INFORME_%28CIPARAIIS%29_TXOSTENA_%281%29.pdf


mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES