Maiatzak 1, langileen eguna
Enpleguaren, lan-eskubideen, zerbitzu publikoen, oinarrizko errentaren eta mendeko pertsonen eskubideen alde.
Martxoaren 29ko Greba Orokor garrantzitsuaren ondoren, borrokari jarraipena eman behar diogu giza eta lan-eskubideak defendatzeko, ongi izate egoera mantentzeko eta horrekin batera elkartasuna eta zuzentasuna desberdintasundun gizarte baten barnean.
Urteak oparotasunean eta xahubidean igaro ondoren, krisiaren aurrean laztasun politikak aplikatzen dituzte eta jakin nahi genuke nor den hainbat urtetan diru publikoa xahutzen ibili denaren arduraduna. Eskubia aplikatzen ari den politikak erabat bidegabekoak dira, atzeraldi handiagoa sortzen dute eta ondorioz langabezia gehiago, eskastasun gehiago, txirotasun gehiago.
Lan-Erreforma eta Pentsioen Erreforma langileen eskubideen egiturari eraso gogorra izan dira. Urtetan langileen borrokaren bidez izandako lorpenak deuseztatuta gelditu dira. Laguntza behar duten pertsonentzako Mendekotasun Legea ere murriztu dute baita. Osasunbidean eta Hezkuntzan murrizketa gehiago egingo dituztela esan dute, lehenago ere eginak dituzte eta horien eragina itxaron zerrendetan eta langileen murrizketan begi-bistakoak dira. Azken finean, MURRIZKETAK egin gizarte osoaren dirutza handi bat ahaltsuenei bideratzeko, sektore publikoa ahulduz, boteretsuenak eta horien bankuak eta enpresa handiak gizenduz, , gizarteko beharren laguntzen kaltean.
Lobby ekonomikoak eta gobernua irudien eta iritzi publikoaren bidez gogor jokatzen ari dira beldurra sortzeko etorkizun zalantzagarrian. Erantzun dezagun Maiatzaren lehen honetan Manifestazioan parte hartuz, bada ezinbestekoa da gure sumindura adieraztea sumatzen den etorkizunaren aurrean, batez ere gazteentzako: esplotazio gehiago, eskubide gutxiago eta defentsa-gabezia gure eguneroko duintasunaren aurrean, horren kalterako.
IRUÑA - MANIFESTAZIOA. 12etan. PLAZA RECOLETAS (Los ajos). Antolatzen dute: Sindikatu desberdinak eta kolektibo sozialak.
TUTERA- KONZENTRAZIOA. 13etan. Plaza Nueva. Antolatzen du Solidari.