AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNA. ZENBAIT GOGOETA
"Erasotzailea erasotua izan denaren ondotik aldentzeak, berez ez du indarkeria saihesten. Orain arte izan duen maitasun lotura hori gainditu behar du bere barnean. Gure emozioak ulertu behar ditugu, gauzei eta pertsonei agur esaten jakin behar dugu, gure gustukoa ez denari ezetz esaten ikasi behar dugu, nahi duguna eskatzen ikasi behar dugu eta beste pertsonaren baietza edo ezetza errespetatu behar dugu. Tratu onaren bidea egin behar dugu eta balio horiek ikasi. Fina Sanz Ramónek, “Instituto Terapia de Reencuentro”ko Zuzendariak “Del mal Trato al Buen Trato” Konferentzian baieztapen horiek egiten zituen.
Azaroaren 25a egun seinalatua da emakume askok jasaten duten Genero Indarkeriaren aurkako borroka ospatzeko. Uste dugu indarkeria errotik kentzeko garrantzitsua dela heziketa bat ematea eta gaur egungo gizartean balio moral eta etikoak sortzea. Garrantzitsua iruditzen zaigu eskoletan heziketaren eta sentsibilizazioaren bidez prebentzio politikak sustatzea, gizon-emakumeen artean berdintasunezko baloreen aldekoak, sexu desberdineko pertsonen artean errespetuzko harremana bultzatzen dutenak , zeren eta batzuetan nahiz eta tratu txarrik ez egon, tratu ona ez da nagusitzen.
Tratu txarrak jasan izan dituzten emakumeentzat Legeak aurreikusten duen beharrezko sostengua eta larrialdietarako laguntzaz gainera, uste dugu oso interesgarria dela emakume horien autonomia eta auto-estima indartzea, beraien bizitza berregin dezaten, eta gizartean emakumearen parte hartzea bultzatzen jarraitzeko.
Ezinbestekoa iruditzen zaigu tratu txar matxistak larritasunaren arabera sailkatzea eta bereiztea. Horrela babesa bermatzeko baliabide desberdinak eta egokiak antolatu ahal izango dira eta arazo guztiak epaitegietatik pasatzea saihestuko da. Uste dugu badaudela dei daitezkeen tratu txar arinak eta eraginkorrago izango litzateke horiek profesionalen eta psikologoen bitartez bideratzea, berrezitzako planetaz arduratuz, emakumeari lagunduz eta tratu txarretan dabiltzan gizonekin tratamendu terapeutikoa erabiliz.
Sexuen berdintasunaren aldeko borroka honetan oso garrantzitsua da gizonei ere zuzentzea. Bada, bakarrik gizon-emakumeen arteko indarrak batzeak emango digu mundu zuzenago baterantz aurrera egiteko aukera.
Gizon-emakumeen arteko desberdintasun sozio-ekonomikoak jarraitzen du eta lehen mailako traba bat da, emakumeek bere bizitzengan autonomi duin eta nahiko bat edukitzeko. Oso beharrezkoa da desberdintasun hori moztea emakumeentzako politika eraginkorrak sustatuz hurrengo aspektuetan: hezkuntzan eta lan munduan sartzeko, soldata berdinak, langabezian dagoen edonorentzat gizarte soldata bat, jantokiak eta umeentzako haur-eskolak langabezia eta lan bizitza bateratuz, pentsio fondoa, etxebizitzarako laguntzak e.a. Hau da, gizartean gutxietsiago dauden emakumeen aldeko politika garbia, kasu askotan bikote bezala bizi ez direnez pobreago daudelako (bereziak daudelako, alargunak, ama ezkongabeak…) edo etorkinak direlako. Halaber, onartu behar da eta ordaindu behar da ia erabat emakumeak egiten duten etxeko lana eta bultzatu behar da lan merkatuan parte har dezaten, horrela emakumeei bidegabe adjudikatutako rol horrekin hausteko. Lana eta independentzia ekonomikoa ezinbestekoak dira emakumearentzat, bere bizitzan autonomi duin eta nahiko bat izateko.