castellano   |   euskara
Editoriala


Editoriala
   Ikasturte honen Solidari Digitalaren azken zenbakia zure pantailaren aurrean duzu. Ikasturte hau demokraziaren Lan Erreforma okerrenari aurre egiteko irailaren 29ko grebarekin hasi zen. Ikasturte honetan ere handitu egin da gizarte haserrea langabeziaren datu ikaragarriekin eta enplegu-kolokatasunarekin. Ikasturte honetan UGTk eta CCOOk legitimatu zuten Pentsio Sistemaren Erreformak gizarte depresioa ekarri zuen. Ikasturte honek, bestaldetik, energia gazte, fresko eta ilusionagarria askatu du azkenik, 15-M mugimenduaren bidez (eskuinaren garaipena eta PSOEren porrotarekin batera).

Azken asteetan, negoziazio kolektiboari buruzko patronala eta UGT-CCOOen arteko ezadostasunaren aurrean (eta eskuinaren garaipen garbiaren aurrean zeinak CEOE hilabete batzuk itxoitera bultzatu zuen) PSOEko gobernuak Lege-Dekretu bat ezarri zuen, indarrean ekainaren 11tik. Negoziazio kolektiboaren Erreforma hau kongresuan tramitatuko da Lege Proiektu bezala, kongresua zeinak datorren ikasturtearen hasieran Pentsio Sistemaren erreforma penagarria onetsiko duen.

Eta guzti honen aurrean, udal eta autonomia-hauteskundeen aurreko astean 15-M mugimendu interesgarria agertu zen, “Spanish Revolution” bat, ehunka hirietan, eta estatu ezberdinetan,  hamaika mila lagun mobilizatu zuena. Mezu sozial garbia duen mugimendua da, gaurko lan merkatuarekin kritikoa, gizartearen ez-egona bideratzen lortu duena (ez ezker alderdi klasikoek, ez sindikatuek lortu ez zutena, nahiz eta alderdi eta sindikatu horien afiliatu askok parte hartu izan duten).

Haize fresko hau artikulu ezberdinetan analizatu genuen, dituen indarrak eta eztabaida irekiei buruz hausnarketak egin genituelarik. 15-M mugimenduak jarrai dezala da gure nahia, hala nola, datorren ikasturtean mobilizazio gehiago dei dezala, adibidez, hitz egiten ari den eta ontzat joko genukeen Greba Orokor bat, bai estatu mailan bai eta Nafarroan ere. Interesgarria izango litzateke, dudarik gabe, lau sindikatu handien jarrera ikustea. Baina, horri buruz 2011-12 ikasturteko gure lehendabiziko aldizkari digital xumean hitz egingo dugu. Orduan arte, uda zoriontsua opa dizuegu.




mail  blogger  facebook  twitter  rss  imprimir 
 
 
 
 
Kontaktu
Ohar Legala
 
creative commons
PAMPLONA: ESTAFETA 61-2º DCHA     T: 948 220 051     NAFARROA@SOLIDARI.ES    TUDELA: PRINCIPE DE VIANA, 3-1º     T: 948 825 857     TUDELA@SOLIDARI.ES