Ezagutu gaitzazu

/
Guri buruz
/

SOLIDARIn uste dugu batasunak, elkartasunak eta enpatiak indartu egiten gaituztela lan-mundu lehiakor baten aurrean.

Nor gara, Solidari

Garrantzitsuena pertsonak gara

Ez da komeni hain erasokorra den lan-munduan bakarrik ibiltzea. Elkartasunak, enpatiak eta batasunak aukera ematen digute banaka gaindiezinak liratekeen zailtasunei elkarrekin aurre egiteko.

“Printzipio horrek gure jatorritik laguntzen digu eta gaur egun garena izateko urrats bakoitza gidatzen du”

Solidari eta bere jatorria

1985ETIK GAUR ARTE

Gaur egun SOLIDARI dena, frankismoaren amaieran sindikalismoa birsortu zuten pertsona-talde batean sortu zen; pertsona horiek sindikalki lan egiten zuten fabrika bakoitzeko langileen hautagaitza unitarioetan.

1985

Zutabe hori beste sindikatu-esperientzia batzuetako pertsonekin handitu zen eta 1985ean koordinatu egin ziren, ESK-CUIS izena hartuz (Ezker Sindikalaren Koordinakundea – Coordinadora Unitaria de Izquierda Sindical).

1998

1998an, ESK-CUISek eta CC.OO.ko Izquierda Sindical korronteak bat egin zuten, ESK sindikatua (Ezker Sindikalaren Konbergentzia) sortuz.

2010

12 urteko ibilbidearen ondoren, adostasunez erabaki genuen ESKn banatzea, batez ere alderdien antolaketa- eta autonomia-desberdintasunengatik, aurreko kolektiboan jarraitzen duten pertsonen eta kolektibo berri batean gizarte- eta sindikatu-lana jarraitzen dugun pertsonen artean, SOLIDARI sortuz.

1985

Zutabe hori beste sindikatu-esperientzia batzuetako pertsonekin handitu zen eta 1985ean koordinatu egin ziren, ESK-CUIS izena hartuz (Ezker Sindikalaren Koordinakundea – Coordinadora Unitaria de Izquierda Sindical).

1998

1998an, ESK-CUISek eta CC.OO.ko Izquierda Sindical korronteak bat egin zuten, ESK sindikatua (Ezker Sindikalaren Konbergentzia) sortuz.

2010

12 urteko ibilbidearen ondoren, adostasunez erabaki genuen ESKn banatzea, batez ere alderdien antolaketa- eta autonomia-desberdintasunengatik, aurreko kolektiboan jarraitzen duten pertsonen eta kolektibo berri batean gizarte- eta sindikatu-lana jarraitzen dugun pertsonen artean, SOLIDARI sortuz.

Iraganari begiratua

MUNDUA ETA GIZARTEA SOLIDARI SORTU ZENEAN

SOLIDARI mundu mailako krisialdi baten unean jaio zen, bankuak eta enpresa handiak herritar arruntaren eta langileen kaltetan erreskatatu zituen krisi ekonomiko eta sozial baten ondorioz.

Izan ere, sektore batzuek gozatzen zituzten lan baldintzen jatorri ziren aurreko hamarkadetako lorpen sindikaletatik, gure lan eskubideen higadura bizkorreko egoera batera igaro zen.

Desberdintasuna hazten ari zen sektore egonkorrenen eta prekarioenen artean (euren soldatetan, enplegu-egonkortasunean, lan-baldintzetan edota langabezia kronikoan…), batez ere gazteei, adinekoei eta etorkinei eraginez.

Iruña, 1980-1990 Noticias de Navarra artxiboa

Berdintasunaren eta aberastasunaren bidezko banaketaren aurkako joera hori botere ekonomikoek sustatu zuten eta sustatzen jarraitzen dute, euren joko arauak gero eta gehiago ezarriz. Arau horiek langileen aurka lerratzen dira modu naturalean, eta, tamalez, egungo botere politiko gehienen legitimazioa dute.

Horiek ziren aurre egiten genien erronketako batzuk. Horiei garrantzi handiko beste batzuk gehitu zitzaizkien, hala nola: hazkunde eredu neoliberalak sortutako krisialdi ekonomikoaren protagonista izandako politika ekonomiko berek irautea, ingurumen-krisia, gure bizitzako espazio askoren merkantilizazioa, Ongizate Estatuaren defentsa estaldura publikoen higaduraren aurrean pribatuaren mesedetan, eta abar.

MUNDUA ETA GIZARTEA GAUR EGUN

Gaur egungo egoerari begiratua

Harrezkero, bankuen eta enpresa handien erreskatea ekarri zuen krisi ekonomiko eta sozialaren ondoren, herri klaseok, oro har, eta langileok, bereziki, denetarik jasan dugu: gizarte desberdintasunen hazkunde esponentziala; eskala handiko txinparta feministaren piztea, dakarren guztiarekin; pandemia bat (adinekoen zainketa sistemaren gabezia izugarriak eta mendebaldeko gobernuen ezintasuna herritarrak babesteko lehen mailako osasun-produktuen eskasia zela eta agerian utzi zituena), bere konfinamenduarekin eta pixkanakako susperraldi batekin batera (eta gero eta gehiago dutenen eta gainerako gizartearen arteko arrakala handitzea); zentsura-mozio bat;

Estatuko gobernuan hirugarren indar politiko bat sartzea, orain arte osatu zuten bi indar bakarren aurrean; indar politiko nagusien arteko elkarren aurkako kitzikatze gupidagabea, gizartea polarizatzen duena; horri lotuta, ultraeskuineko indarren sendotzea, nazioarteko aldeko haizeak lagunduta, polarizazio horretan lagunduz eta gorroto ideiak zabalduz… Azken finean, gauza asko gertatu dira…

GURE NORTASUN-EZAUGARRIAK

Zerk definitzen gaitu

Beti izan gara beste sindikatuen aldean ezaugarri oso desberdinak dituen sindikatua. SOLIDARI ez da sekula ulertu, eta ez da ulertzen, maila desberdinetan sostengatzen duten pertsonarik gabe. Garrantzitsuena, osotasunean SOLIDARI osatzen dugun pertsonak izan baitira eta baitira, gure izaera, gure giza kalitatea.

Une bakoitzean non egon behar dugun, borrokan gure lekua zein den dakigun pertsonak gara. Gure laguntza eta babesa eskatzen duenaren lekuan jartzen garenak. Ez dugu gure burua akatsik gabekotzat hartzen eta, horregatik, ez zaigu kostatzen oker gaudela onartzea.

Izken aldian lan eskubideen hobekuntza batzuk nabaritu baditugu ere, eta horrek biharkoa hain grisa ez ikustea badakar ere, beti dira nahikoak ez direnak, patronalak hobekuntza horiek behar bezala ezartzeko dituen erresistentzia handiengatik. Horregatik da garrantzitsua lan ibilbidean lagunduta joatea. Ez da komeni hain lankidetza gutxiko eta erasokorra den lan munduan bakarrik ibiltzea. Horregatik, SOLIDARI borrokarako eta iraunkortasunerako printzipio argiak dituen sindikatua da. Ibilbide honetan pertsonak seguruago sentiarazteko tresna nahikoak dituena.

Enpatia, batasuna eta babesa; garena izateko eta izan nahi dugun horretarako oinarrizko zutabeak. Gure kolektiboarentzako tresna bat, beste lehentasun batzuk dituen sistema baten aurrean. Borrokarako eta iraunkortasunerako printzipio argiekin. Ibilbide honetan pertsonak seguruago sentiarazteko tresna nahikoak dituena.

Gure inplikazioarekin —beharrezkoa dena— eta gainerako pertsonenarekin batera, osatzen dugunon bizi-baldintzak hobetzea posible dela konbentzituta gaude. Gure bizi- eta lan-baldintzak hobe daitezen; eta gure seme-alabenak gureak baino hobeak izan daitezen.