Edukari

/
Edukari
/

Formazio praktikoa, sindikala eta giza formazioa elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko. Langileak egindako eta langilearentzako eskola.

Zer da Edukari

Ikasi, partekatu eta eraldatu

Edukari Solidarik sortutako Prestakuntza Eskola da, kideen etengabeko ikaskuntza indartzeko eta egungo lan-ingurunearen benetako beharrei erantzuteko.

Sindikatuko kide garenon hobekuntza profesional eta pertsonalarekiko konpromisotik sortu da, eta nortasun propioarekin eraikitzen da, betiere ordezkatzen gaituzten berdintasun, lankidetza eta lan duintasun balioak mantenduz.

Gure prestakuntza ikuspegia

Zer ikasiko duzun Edukarin

Osasun arloa

Pazientearen arretari, hemorragien kontrolari, mendiko lehen laguntzei, lan-arriskuei eta bihotz-biriketako bizkortzeari (BBB) buruzko lantegiak.

Arlo digitala

Oinarrizko informatika-gaitasunetan eta eguneroko lanari aplikatutakoetan trebatzea: Excelen erabilera, lan-egutegien antolaketa, curriculumaren diseinua eta eguneratzea, eta beste tresna praktiko batzuk.

Sindikatu arloa

Lan eskubideak hobeto ulertzeko ikastaroak: nomina ulertzea, kontratu modalitateak, Gizarte Segurantzako prestazioak eta oinarrizko lan-legeria.

NOLA TREBATZEN DUGU EDUKARIN

Prestakuntza laburrak, praktikoak eta parte-hartzaile bakoitzaren ritmora egokituak. Edukarik lankidetzazko ikaskuntza sustatzen du; bertan, kide bakoitzak bere ezagutza parteka dezake eta irakasle-taldeko kide izan daiteke.

Esperientzia bakoitzak balio du. Ikaskuntza bakoitzak gehitzen du.

Agenda

HURRENGO LANTEGIAK

Hemen aurkitu ahal izango dituzu Edukariko hurrengo prestakuntza lantegiak.

Anima zaitez eta eman izena gehien interesatzen zaizun horretan!

Probatu Edukari

PARTE HARTU!

Edukari proiektu irekia da. Ikastaro bat proposatu, prestakuntza bat eman edo behar zehatz bat iradoki nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke. Hemen gaude entzuteko, proposatzeko eta kolektiboki hazteko.

Edukari · Solidari Prestakuntza Eskola. Pertsonak, sindikatua eta lan duina indartzeko prestakuntza. Elkarrekin eraikitzen dugu ezagutza. Elkarrekin egiten dugu aurrera.